Turismo teknikari laguntzaile lanpostu deialdia atera da
ZERAIN // Zeraingo Turismo Bulegotik turismo teknikari laguntzaile lanpostu bat atera da, lanaldi osorako. Historia, turismo eta administrazio ezagutzak eta antzerako lanetan esperientzia baloratuko da. Euskara maila altua ezinbestekoa da. Lanerako prestutasuna eskatzen da asteburu eta jaiegunetan, eta taldean lan egiteko gaitasuna. Interesatuek CVa eta datu pertsonalak turismobulegoa@zerain.eus helbidera bidali ditzakete urriak 30a baino lehen.












