Urriaren 28an eta 29an izango da Zegamako VIII. Cava Festa
Zortzi cava ezberdin dastatzeko aukera egongo da, 20:00etatik 1:00etara, eskolako patioan. Ostiralean 00:10ean autobusa egongo da Zegamatik Legorretara, eta larunbatean 00:10ean zein 1:55ean.
Iazko Zegamako Cava Festako argazkia.// Kerman Garralda. Urriaren 28an eta 29an, datorren asteko ostiralean eta larunbatean, Zegamako 8. Cava Festa ospatuko da, Zegamako Udalak herriko elkarteekin elkarlanean antolatuta. 20:00etatik 1:00etara irekiko dute eskolako patioan jarriko duten cava festaz gozatzeko eremua. 8 cava ezberdin dastatzeko aukera izango da eta afari zerbitzua ere egongo da.
Cava edateko kristalezko kopak 1,5 euroan jarriko dituzte salgai, eta freskagarriak euro batean. Ostiralean 00:10ean autobusa egongo da Zegamatik Legorretara, eta larunbatean 00:10ean zein 1:55ean.
Cava Festan salduko diren cavak eta prezioak:
| CAVA | Kopa betetzea | Botila |
| Oliver Viticultors Brut Nature | 2€ | 9€ |
| Blancher Reserva Rosat Brut | 2€ | 9€ |
| Trepat Freixenet (Rosadoa) | 2€ | 9€ |
| Grimau Brut Nature | 2€ | 9€ |
| Raventos i Blanc de Blancs | 3€ | 13€ |
| Llopart Brut Nature Reserva | 3€ | 13€ |
| Bancher Gran Reserva Nature | 3€ | 13€ |
| Gemma (Oliver viticultors) | 3€ | 13€ |
Afaltzeko, berriz, oilaskoa piparrekin, solomo burua piparrekin, ajoarrieroa, hanburgesak, saltxitxak, txorixoa, entsalada, gazta eta menbrilloa, pastak eta kafea egongo da salgai.












