Profesionalen pilota jaialdia egunez aldatu dute, igandera
Gaurko iragarria bazen ere, igandean jokatuko da, Auzoetan, 17:00etan. Iraitz Zubizarreta ataundarrak Promozioko Lau t'erdiko Txapelketako partida jokatuko du Salaberriaren aurka.
Promozioko Lau t’erdiko Txapelketako Ataungo jaialdia egunez aldatu dute enpresek. Gaurko iragarria bazen ere, igandean jokatuko da, Auzoetan, 17:00etan. Txapelketakoa partida bakarra da gainera, jaialdiko hirugarrena: Salaberria eta Iraitz Zubizarreta herritarra ariko dira, final-laurdenetan. Aurretik, Bakaikoa eta Larrazabal ariko dira, baina txapelketatik kanpo. Lehen partida Zubizarreta IV.a-Arroita eta Arrillaga-Ugartemendia da.