Herrilab3B herri laborategiak egindako ibilbidearen balantzea eta ikasgaiak partekatzeko jardunaldia egin dute gaur goizean Igartza jauregian, erakundeetako, ekonomiako eta gizarte alorreko ordezkarien partaidetzarekin
10:00etan irekiko dute azoka. Autobus zerbitzua berezia egongo da.
Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Asteko balorazioa egin du eta zabaldu duenez "lepo bete da" dolare ingurua. Bisitarien %60 gipuzkoarrak izan dira.
Harkaitz Barrerosek Urretxun ile apaindegi bat ireki zuenetik 25 urte bete berri dira. Lagun artean ospatu du mende laurdeneko ibilia. Nazioarteko moda pasareletan ere ibiltzen da.
Katxalin elkarteak materiala saltzeko mahaia jarri du eliza atarian, urriaren 19ko bularreko minbiziaren aurkako eguna gogoratzeko. Gipuzkoako minbiziaren aurkako elkartea diru bilketa ari da egiten kalean.
Plazako zorua, plazatik udaletxe pareko parkera doan zatiko espaloia eta eliza pareko lorategia berrituko dituzte, besteak beste. Aurrekontua 462.677 eurokoa da, BEZa barne.
Erronka Bila Kirol Klubekoek emakumezkoen parte hartzea bultzatu nahi izan dute. 260 txirrindulari baino gehiago izango dira irteera puntuan; horietatik ehun inguru emakumezkoak.
Golden Apple Quartet, Xabier Zabala eta Legazpi Musika Banda 'Golden Xey' kontzertuan elkarrekin izango dira bihar. Urbeltz pilotalekuan izango da, 19:30ean. Sarrerak bihar ere salduko dira.
Andoni Aretxabaletak pilota utzi behar izan du, lesio bat medio. Bihar omenaldia egingo diote Bilboko pilotalekuan. Markinarra da, baina bere ama zumarragarra da eta jarraitzaile asko ditu bertan.
Azaroaren 10ean izango da sari banaketa, eta Reyes Maroto Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa etorriko da. Era berean, Zumarragak 25.000 biztanletik beherako udalerrien Espainiako Saria jasoko du.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurrekoa bihar jokatuko da Elizondoko (Nafarroa) Baztan pilotalekuan, 17:00etatik aurrera.
Gernika pasealekuko pilotaleku estalian egokituko dute festa lekua. Gaur 19:00etan sagardo dastaketa izango da. Bihar bertso bazkaria, elektrotxaranga eta kontzertuak
Legazpiko Atzegiko kideek sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu zuten atzo, Nire erara bizitzeko erronka izenburukoa.
Gaurko iragarria bazen ere, igandean jokatuko da, Auzoetan, 17:00etan. Iraitz Zubizarreta ataundarrak Promozioko Lau t'erdiko Txapelketako partida jokatuko du Salaberriaren aurka.