Ataungo Ohitura Zaharren Eguna bideoan
Ataungo Ohitura Zaharren VI. Eguna ospatu zuten atzo San Martingo herrigunean, Jentilbaratza kultur elkarteak antolatuta. 1950 eta 1960ko hamarkadetako Ataun ekarri dute, hainbat antzezpen eta erakusketaren bidez. Albiste barruan, Gotzon Aranburuk egindako bideoa.
Azoka, antzerkia, jolasak, jantziak… Ataunek 70 urte atzera egin zuen atzo Ohitura Zaharren VI. Egunean. Antzezpenak ez ezik, komertzio zaharren erakusketa, ganadu erakusketa, belar lanak, gazta egitea, tresna eta lanabes zaharren erakusketa, herri kirol erakustaldia eta auto zaharrak izan dituzte besteak beste.