Kepa Urmeneta legazpiarra, Xavi Urrate urretxuarra, Pedro Garcia ordiziarra eta Koke Lasa ormaiztegiarra bigarren kanpalekuan atseden hartzen ari dira, eta 19:00etan hartuko dute gailurrerako bidea.
Azaroaren 12-13ko asteburuan jokatu dute Loinatzen kanporaketa, partida bakarrera. Sporting Espainiako Ligako talde historikoetako bat da, nahiz eta urteak daramatzan bigarren mailan.
Udaberrian basoan botatako enborrak txabolara gerturatu, txikitu eta txabola ondoan pilatuta uzteko auzolana egin zuten joan den asteazkenean hainbat boluntariok. Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoko kide diren sei udalerrien artean txandaka erabil dezakete.
'Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka' kanpaina abiatu du Errigorak, eta azaroaren 10era bitarte Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko produktuz osatutako 3 saski eskainiko ditu. Horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko diote. 'Bat egiteko garaia da' aurtengo lema. GOIERRIKO HITZA-K ere bat egin du kanpainarekin, eta aste honetan saski beltza zozkatuko du Hitzakideen artean.
Legazpi Musika Bandak, Xabier Zabalak eta Golden Apple Quartet laukoteak bat eginda eskaini zuten lana larunbat iluntzean, publikoz gainezka zegoen Urbeltz pilotalekuan.
Auzoetan atzo Salaberriaren aurka 22-17 galdu ondoren, final-laurdenetako ligaxkan laugarren gelditu da ataundarra, finalaurrekoetara pasatzeko postuetatik kanpora.
Azaroaren 5ean jokatuko da. 656 694 201 zenbakian eman behar da izena, Whatsapp edo Telegram bidez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Gipuzkoako udalekin antolatutako doako prestakuntza-eskaintza da. Izena eman behar da azaroaren 2a baino lehen.
Igandeko haizeteak eraginda, teila batzuk puskatu ditu erori den pagoak.
Lareoko kobara sartuko dira, igandean, Lizarrustitik oinez joanda. Izena emateko epea zabalik da.
Batxilergoko ikasleei leuzemia gainditzeko egin zioten transplanteaz eta hezur-muin emaileen premiaz hitz egin die. Azaroaren 30ean berriz ere Legazpira etorriko da, gaixotasunaren eta tratamenduaren esperientziaz idatzi zuen 'Imparable hasta la medula' liburua aurkeztera.
Asteartea, urriaren 25a, Klima Aldaketaren Nazioarteko Eguna dela eta, Areria antzokian emango dute nazioarteko dokumentala, 20:15ean.
Hizkuntza ohiturei buruzko sormen lanak ondu dituzte arnasguneetako ehunka gaztek. Idiazabalgo mutikoaren lana DBH 1 eta 2 kategoriako lau finalisten artean dago. Sari banaketa ostiralean, hilak 28, izango da Amasa-Villabonan.
2022-23 ikasturteko lehenengo Mintza-Tertulia saioa izango dute Beasaingo Igartza Jauregian 18:30ean hasita.
Kimu Berri elkarteak antolatu du, eta egun osorako ekitaldiak prestatu ditu. Paella bazkaltzeko aukera izango da.
Udaletxeko aretoan, asteartean 18:30ean elkartuko dira Festa Batzordekoak.
Ahobizi edo Belarriprest paperak aukeratu dituztenei txapa bereizgarria banatzen hasi dira herriko batzordekoak. Ostegun honetan jarraituko dute.
Aritz Egea urretxuarrak munduko trail running txapelketan parte hartuko du azaroaren 5ean, Tailandian. Egeak 80 kilometroko eta 4.910 metroko desnibeleko ultra trail proban parte hartuko du.
Ataungo Ohitura Zaharren VI. Eguna ospatu zuten atzo San Martingo herrigunean, Jentilbaratza kultur elkarteak antolatuta. 1950 eta 1960ko hamarkadetako Ataun ekarri dute, hainbat antzezpen eta erakusketaren bidez. Albiste barruan, Gotzon Aranburuk egindako bideoa.