Beasainen Espainiako Kopako aurkaria, Gijongo Sporting
Azaroaren 12-13ko asteburuan jokatu dute Loinatzen kanporaketa, partida bakarrera. Sporting Espainiako Ligako talde historikoetako bat da, nahiz eta urteak daramatzan bigarren mailan.
Beasainek Gijon Sporting taldearen aurka jokatuko du Espainiako Kopan. Gaur Madrilen egin duten zozketan ezagutu du zein izango duen aurkari final hamaseirenetako aurreko errondan. Kanporaketa partida bakarrera jokatzen da, talde txikienaren zelaian, eta eguna zehazteko baldin badago ere, azaroaren 12-13ko asteburuan izango da Loinatzen.
Gijongo Sporting Espainiako Ligako talde historikoetako bat da –Europako txapelketetan ere lehiatua–, nahiz eta urteak daramatzan Bigarren mailan jokatzen. Beasain, denboraldi honetan, Espainiako Federazioko 2. mailan ari da. Irabaziz gero bigarren errondara sailkatuko litzateke, eta zozketan Espainiako 1. mailako aurkari bat egokitu dakioke.