Emozioak kudeatzeko tailerra egingo da gazteentzat, azaroaren 4an
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Gipuzkoako udalekin antolatutako doako prestakuntza-eskaintza da. Izena eman behar da azaroaren 2a baino lehen.
Emozioak kudeatzeko tailerra egingo da Zegaman 18 eta 30 urte arteko gazteentzat, azaroaren 4an, 17:00etatik 20:00etara. Jone Zalduegi Emoki elkarteko kideak gidatuko du saioa. Izena emateko liburutegia@zegama.eus helbidera idatzi behar dute interesa dutenek, azaroaren 2a baino lehen. TREBA Gazteak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Gipuzkoako udalek elkarlanean antolatutako doako gazteentzako prestakuntza programaren barruko tailerra da.