Euskaraldiko txapak banatzeko egunak zehaztu dituzte Lazkaon
Ahobizi edo Belarriprest paperak aukeratu dituztenei txapa bereizgarria banatzen hasi dira herriko batzordekoak. Ostegun honetan jarraituko dute.
Euskraldirako hilabete baino gutxiago falta den honetan, Lazkaon hasi dira Ahobizi edo Belarriprest txapa bereizgarriak banatzen, izena eman dutenen artean. Herriko batzordeko kideak hainbat egunetan egongo dira, toki eta ordutegi jakinetan, txapak banatzen.
Honako lekuak, egunak eta ordutegiak izendatu dituzte:
- Urriak 20, osteguna (19:00-20:00) Itzala taberna
- Urriak 27, osteguna (19:00-20:00) Joxemari taberna
- Urriak 28, ostirala (19:00-20:30) plazan
- Urriak 31, astelehena (11:00-12:00) plazan
- Azaroak 3, osteguna (19:00-20:00) Koxkor taberna
- Azaroak 10, osteguna (19:00-20:00) Bika taberna
- Azaroak 11, ostirala (19:00-20:30) plazan
- Azaroak 14, astelehena (11:00-12:00) plazan
- Azaroak 17, osteguna (19:00-20:00) Zuekin aurrean