Goierriko lau mendizaleek gaur egingo dute Himlung gailurra zapaltzeko saiakera
Kepa Urmeneta legazpiarra, Xavi Urrate urretxuarra, Pedro Garcia ordiziarra eta Koke Lasa ormaiztegiarra bigarren kanpalekuan atseden hartzen ari dira, eta 19:00etan hartuko dute gailurrerako bidea.
Kepa Urmeneta legazpiarrak, Xavi Urrate urretxuarrak, Pedro Garcia ordiziarrak eta Koke Lasa ormaiztegiarrak osatutako espedizioak gaur egingo du Himlung (7.126 metro) mendiaren gailurra zapaltzeko lehen saiakera. Lau mendizaleak bigarren kanpalekuan atseden hartzen ari dira une honetan.
Bigarren kanpalekua 6.000 metro ingurura dago, lehen kanpalekutik lau-sei ordutara, eta hara iristeko 500 metroko desnibela gainditu beharra dago. Sokak erabili behar dira tarte horretan, glaziarraren zatirik pitzatuena zeharkatu behar baita. Pitzatutako eremua igaro ondoren, bidea ireki eta malda leundu egiten da. Bigarren kanpalekuak ez du elur-jausirik izateko arriskurik.