Mintza tertuliarako gaia, argentinarrak eta euskaldunak
2022-23 ikasturteko lehenengo Mintza-Tertulia saioa izango dute Beasaingo Igartza Jauregian 18:30ean hasita.
Hileko azken asteazkenean, hilaren 26an, 2022-23 ikasturteko lehenengo Mintza Tertulia saioa izango dute Beasaingo Igartza Jauregian 18:30ean hasita. Beasaingo, Ordiziako eta Lazkaoko mintzalagunak elkartuko dira bertan, eta Euskaraldiaren atarian, euskararekin izan dituzten bizipenak kontatuko dituzte euskara ikasi duten Marcial Agostini, Marcela Inda eta Ignacio Alustiza argentinarrek.
Ordubeteko saioa izango da arratsaldeko 18:30etik 19:30era.
Dinamika
Tertulietan jarraituko dute dinamika honako hau izango da: Marcial Agostini, Marcela Inda eta Ignacio Alustiza solaskideek hizpidea jarriko du talde handian. Gero talde txikietan proposatutako gaiaren inguruko galderak, bizipenak eta iritziak partekatuko dituzte tertuliakideek elkarrekin.