Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Atariederreko Juli Aierbe baserritarra omendu dute Beasainen, udazkeneko fruta eta barazki sariketen azoka berezian

Beasain
Gizartea

Errezil sagar lehiaketako lehenengo saria Aramako Patxi Arizmendik irabazi du, eta fruta eta barazki lehiaketako aurrenekoa Zegamako Josetxo Mendiak. Aierbek 44 urte daramatza astearteroko feriara joaten.

2022/10/25
Aimar Maiz

Beasaingo Altamira auzoko Atarieder baserriko Juli Aierbe Mendizabal omendu dute gaur goizean, astearteroko azokara urtetan joateagatik eta baserriko produktuak kalekoen esku ipintzen egiten duen lanagatik. Udazkeneko azoka berezia izan da gaurkoa, fruta eta barazki lehiaketak egin dituelako udalak.

Zaldibiako Saturdi auzoko Agerreurreta baserrian jaioa da Aierbe, eta duela 44 urte Atariederrera ezkondu zenean hasi zen ferietara joaten. Aurretik, neskametzan eta Zaldibiako Yani altzari lantegian (gaur egun Logos) aritu zen, eta Zaldibiako baserritik ez zuten ferietara joateko ohiturarik. 

Ohi bezala, Rosarito Txintxurreta koinatarekin batera jarri du gaur ere postua Juli Aierbek. “Geroz eta produktu gutxiago ekartzen dugu, etxean ere jartzeko geroz eta gutxiago gara eta”. Senarraren lau arrebekin atera dute Atarieder aurrera, gaur egun bi koinata bizi badira ere.

Beasaingo azokara 44 urteotan joateaz gain, 28 urtean Ordiziako ferian ere jarri izan dute postua, koronabirusaren izurriak eten zien arte. Garaian garaiko barazkiek dute estimazio handiena, bere iritziz, plazan: “Tomate garaian tomatea, letxuga, porrua…”. 

Leire Artola alkatearen eskutik lore sorta hartu, eta dantzari batek egindako ohoreko aurreskua izan ditu Aierbek omenaldiko esker on erakutsiak, gaur. “Ilusioa egin dit, nahiz eta horrelakoak ez zaizkidan askorik gustatzen”, aitortu du.

Errezil sagar, fruta eta barazki lehiaketak

Azokaren beste ardatz berezia 31. Errezil Sagar Lehiaketa eta 33. Fruta eta Barazki Lehiaketa izan dira. Beasaingo Udaleko alkateak eta merkataritza saileko ordezkariek eman dituzte sail bakoitzeko hiruna sari.

Sarituak:

33. Fruta eta Barazki Lehiaketa

1. Josetxo Mendia beasaindarra, Zegamako Altzibar baserrikoa.

2. Patxi Arizmendi, Aramako Iturriotz baserrikoa.

3. Zuhaitz Ibañez, Tolosako Aritzeta baserrikoa.

 

31. Errezil Sagar Lehiaketa

1. Patxi Arizmendi, Aramako Iturriotz baserrikoa.

2. Maria Luisa Urrestarazu, Arriarango Ondarre baserrikoa (Zeraingo Oiharteko sagarrekin).

3. Ignacia Anice Aranburu, Beasaingo Murugoena baserrikoa.

 

Barazkiei dagokienez, oraindik udako generoarekin ari direla aitortu dute saltzaileek. Neguko produkturik, gutxi oraindik. Lehiaketan, barietateaz gain, Ibañezi produktu bakoitzari izenarekin eta prezioarekin karteltxo bana jarri izana saritu diote epaimahaikoek.

Errezil sagarrak, berriz, ez du urterik onena izango. Oso gutxi dagoela esan dute baserritarrek. “Gutxi, eta kalitate gutxikoa gainera. Lehorteak egundoko kaltea egin du, bestela ere urte ona ez eta”, esan du Murugoeneko Ignacia Aranburuk.

Gaur bi sari jaso dituen Patxi Arizmendi aramarrak, bere aldetik, “aitortzarik onena astero-astero jendea erostera etortzea” dela gaineratu du.

 

ARGAZKIAK: Aimar Maiz

Errezil sagar lehiaketako lehen saria jaso duten aleak./Aimar Maiz

Patxi Arizmendi aramarra, errezil sagar sariarekin./Aimar Maiz

Leire Artola alkatea eta Patxi Arizmendi./Aimar Maiz

Maria Luisa Urrestarazu (Arriarango Ondarrekoa eta Zeraingo Oihartekoa), ezkerrean, errezilen bigarren sariarekin./Aimar Maiz

Murugoeneko Ignacia Anice Aranburu, eskuinean, erreziletako hirugarren saria jasota./Aimar Maiz

Josetxo Mendia beasaindarra, Zegamako Altzibar baserrikoa, barazki lehiaketako lehen sariarekin./Aimar Maiz

Leire Artola eta Josetxo Mendia./Aimar Maiz

Murugoenekoen postua./Aimar Maiz

Zegamako Altzibarrekoen postua, barazkiz beteta./Aimar Maiz

Zuhaitz Ibañez, Tolosako Aritzeta baserrikoa, barazkietako hirugarren sariarekin./Aimar Maiz

Patxi Arizmendi, barazkietako bigarren sariarekin./Aimar Maiz

Aramako Iturriotzekoen postua./Aimar Maiz

Atariederreko Rosarito Txintxurreta eta Juli Aierbe omendua, postuan./Aimar Maiz

Leire Artola alkatea eta Juli Aierbe omendua./Aimar Maiz

Omenaldiaren une bat./Aimar Maiz

Ohorezko aurreskua Juli Aierberi./Aimar Maiz

Beasaingo azoka, gaur goizean./Aimar Maiz

Tomate gorriak, udako generoa da oraindik nagusi./Aimar Maiz

Lehen saria jaso duten errezil sagarra, Iturriotz baserrikoen postuan./Aimar Maiz

Zeraingo Oiharteko errezil sagarrak, Urrestarazu arriarandar-zeraindarraren postuan./Aimar Maiz

Azoka, gaur./Aimar Maiz

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut