2022/10/25

Mikologia asteburua antolatu dute Itsasondon

Asteburupasa proposamena izango da aurten; boletus inokulazio gunera irteera, aditu baten hitzaldia eta gaua Urkiako aterpetxean igarotzea izango dira, aurtengo plana.

Haztegi ikastolako ikasleek dirua entregatu diote Hotz Legazpiri

Aurreko ikasturtean DBH4-ko ikas-bidaian gastatu ez zuten dirua eman diote Legazpiko elkarteari.

Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritza berritzeko deia egin dute

Abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira hautagaitzak, eta egongo balira, 2023ko urtarrilean hauteskundeak deituko lituzke egungo zuzendaritzak.

Atariederreko Juli Aierbe baserritarra omendu dute Beasainen, udazkeneko fruta eta barazki sariketen azoka berezian

Errezil sagar lehiaketako lehenengo saria Aramako Patxi Arizmendik irabazi du, eta fruta eta barazki lehiaketako aurrenekoa Zegamako Josetxo Mendiak. Aierbek 44 urte daramatza astearteroko feriara joaten.

Goierriko Bi Handiak EMFko Ultra txapelketa izango da datorren urtean

Euskal Mendizale Federazioak (EMF) datorren urteko Ultra lasterketen egutegiaren aurrerapena eman du ezagutzera. Goierriko Bi Handiak dago tartean, eta gainera, EMF Kopako txapelketa ere izango da aldi berean.

Iñaki Gurrutxaga

Majoriko tabernako langileek 11. greba eguna dute

ELA sindikatuko ordezkariak aditzera eman duenez, lan gatazka konpontze aldera urratsak egiten ari dira. Irtenbidea bilatu bitartean greban jarraituko dute.

Zabalik da XIX. ipuin, bertso eta marrazki sariketara lanak aurkezteko epea

Ikastetxe bakoitzean lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 16a izango da, eta azaroaren 18an Elorri elkartean. "Euskara eta euskal kultura suspertu eta indartzeko" sariketa da.

Gazte langileentzako proposamen politikoa aurkeztuko du Beasainen Goierriko GKSk

Gazte jardunaldiak egingo dituzte ostiralean Legazpin, eta larunbatean Beasainen.

Iñaki Gurrutxaga

Amaitzear da euskara, gazteria eta hezkuntza alorreko diru laguntzak eskatzeko epea

Legazpiko Udalak hiru diru laguntza lerro ditu irekita une honetan, eta urriaren 31 da eskariak egiteko azken eguna.

Subeltza egunak azaroaren 5erako egin du hitzordua

Kontzertuak Legazpiko Azokan izango dira. Besteak beste, herriko Elbereth eta John Dealer & The Cocunuts eta Emaion taldeek joko dute.

Kulturismo naturaleko Munduko txapelketatik urrats batera dago Jon Aranburu idiazabaldarra

Asteburuan zazpigarren geratu da WNBF Spain txapelketa Mens Physique kategorian.

Udal ordainketak Bizum sistemaren bidez 
egin ditzakete ordiziarrek

"Herritarrok ordainketak egiteko orduan erraztasunak izatea garrantzitsua da, are gehiago gaur egun, teknologia berriak egunerokotasunean erabiltzen ditugunean", zehaztu du Itsaso Muñoz Ordiziako Udaleko Parte hartze eta Komunikazio zinegotziak.

Mari Romerok bere azken liburua aurkeztuko du gaur

'Etxetorre goikoa, donde no existe el olvido' da lanaren izenburua, eta gaurko aurkezpenaren amaieran erosi ahal izango da. Egileak liburuak sinatuko ditu.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa