Izadi Zaleak elkarteak bazkaria antolatu du 50. urteurrena ospatzeko
Elkartea 1972ko uztailaren 8an inauguratu zuten, eta datozen egunetan ospatuko dituzte 50 urteak. Bazkaria azaroaren 19an izango da, baina izen-ematea irekita dago.
Herriko mendizaleen elkargune den Izadi Zaleak sortu zela 50 urte bete dira, eta urteurrena datozen egunetan ospatzekotan dira. Elkartea 1972ko uztailaren 8an inauguratu zuten.
Urteurrena ospatzeko bazkaria egingo dute azaroaren 19an, eta izenak emateko epea ireki dute. Bazkaria 14:30ean izango da, elkartean bertan, edo Azokan, jende kopuruaren arabera. Prezioa 35 eurokoa da, eta honako hau sartzen da menuan: txerriki hotzak, ganba eta rapez beteriko piperra, fritoak, bakailaoa piperradan, arkume errea eta goxua.
Izena emateko azken eguna azaroaren 4a da, eta whatsapp-ez (605 075 432 eta 688 844 956), astearte eta ostegunetan Izadin bertan (18:30-19:30), edo elkarteko iragarki taulan jarritako orrian.