Lareoko kobara txango gidatua Parketxearekin
ATAUN // Aralarko Parketxeak ibilaldi gidatua egingo du, igandean.Lizarrustitik 10:00etan abiatu, eta Lareora iritsiko dira. Han, Lareoko kobara sartuko dira, formazio geologikoak eta ingurune berezia ikusteko. Izena eman, eta buruko 6 euro ordaindu behar da, aurrez.













