Beasainen Espainiako Kopako aurkaria, Gijongo Sporting
KIROLA // Beasainek Gijon Sporting taldearen aurka jokatuko du Espainiako Kopan. Aste honetan Madrilen egin duten zozketan ezagutu du zein izango duen aurkari final hamaseirenetako errondan. Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, talde maila baxuena duen taldearen zelaian. Kasu honetan, hortaz, Loinazten jokatuko da. Eguna zehazteko baldin badago ere, azaroaren 12-13ko asteburuan izango da. Gijongo Sporting Espainiako Ligako talde historikoetako bat da. Europako txapelketetan ere lehiatu ditu. Halere, urteak daramatzan Bigarren mailan jokatzen. Beasain, denboraldi honetan, Espainiako Federazioko 2. mailan ari da. Irabaziz gero bigarren errondara sailkatuko litzateke, eta zozketan Espainiako 1. mailako aurkari bat egokitu dakioke.












