Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, bisita gidatu bat antolatu du Lenbur Fundazioak. Alvaro Aragon izango da gidaria. Parte hartzeko izena eman behar da.
Hogei autobus eta kargarako azpiegiturak hornitzeko kontratua sinatu du Go-Ahead autobus operadorearekin.
Ordiziako azokan ere badu oihartzuna Santu Guztien egunak. Hilerrietara eramateko lore eta landare zentroak enkargatzeko aukera izan da asteazken honetan. Ehiza ere hasi da.
Zumarragan entrenatzen duten Mikel Zuloaga eta Ignacio Fouilloux pilotari txiletarrak Munduko Txapelketan parte hartzen ari dira. Zuloagaren bikotea ordiziarra da eta han bizi dira.
Barandiaran Fundazioak azaroren 30era arte jasoko ditu ikerketa proiektuak. Euskal Herriko bizimoduak edo kulturak aztertzea jarri du helburutzat. Bekak 10.000 euroko laguntza emango du
Bihar hasiko dira festak, 18:30ean, suziriaren jaurtiketarekin. Mus eta kuadrillen herri kirol txapelketak, kontzertuak, garagardo dastaketa eta bertso saioa izango dira, besteak beste
Zegaman 8. Cava Festa egingo dute bihar eta etzi. Zortzi cava ezberdin dastatzeko aukera izango da. Sant Sadurni d'Anoia herriarekin Zegamak duen senidetzagatik sortutako festa da
Doctor Arbol enpresak egin du azterketa. Aurrerago jakinaraziko dituzte emaitzak. Herriko lorategi eta leku publikoetako zuhaitzen mantentze eta kontrolerako programa barruko ekintza da.
Ostiralean izango da, 20:15ean. Ikuskizun horren ardatz nagusia, Gurrutxaga Realeko jokalari zeneko garaia da.
Zaldibiako Arruegi auzoko bizilagunek bertako bide bazterrak garbitzeko auzolana egin dute, urteroko usadioari eutsiz.
Ordizientzia bihar bukatuko da, Goierriko mugarrien inguruko hitzaldiarekin. Azaroa Zientziaroa hasiko da segidan, aldaketa genetikoei buruzko hitzaldiarekin.
Komunitate energetikoen nondik norakoak azaltzeko 'Argitu' hitzaldia antolatu dute foru aldundiarekin batera, datorren astean. Aldez aurretik izena eman behar da; epea bihar amaituko da
Izena emateko epea irekita dago. Horretarako, Agirre Kirolak dendara gerturatu eta 8 euroren truke izena emateko aukera izango du nahi duenak.
Jendaurrean artista gisa aurkeztuko du bere burua Maider Egurenek bihar Kultur Etxean irekiko duen erakusketarekin. Era askotako margo lanak erakutsiko ditu, batez ere egur enbor zatietan egindakoak.
Betiko ibilbidea izango du: San Martingo plazatik abiatu, San Gregorio auzoan barrena Kaxetaraino ailegatu, Aia auzora igo, eta atzera bide beretik San Martineraino itzuli. Guztira, 17,3 kilometroko luzera du ibilbideak, eta aldapa erdian.
Denda izango den eremua altzariz hornitu dute, eta jakiz betetzeko unea «geroz eta gertuago» dagoela aurreratu dute.