Urtekariko gazte sortzaileen atalean parte hartzeko deia
ZERAIN // Aurtengo Zeraingo Urtekarian gazte sortzaileen atalean sormen lan batekin parte hartzeko lanak aurkeztu daitezke. Marrazki bat, ipuin bat, asmakizun bat… edozein sormen lan izan daiteke. Lanak urtekariazerain@gmail.com helbidera bidali daitezke, edo udaletxean aurkeztu, azaroaren 25a baino lehen.













