Nerea Elustondok hirugarren egin du Donibane Garaziko finalaurrekoan
Oihana Iguaranek lortu du finalaurrekoetako bigarren itzulirako txartela eta Amurrion kantatuko du azaroaren 19an
Sarrera guztiak agortuta, 1350 pertsona bildu dira gaur arratsaldean Donibane Garaziko Jai Alain, Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa ikustera. Lanak amaituta, Nerea Elustondo hirugarren geratu da sailkapenean 628 punturekin. Aurretik geratu zaizkio Amets Arzallus 688 punturekin eta saioren irabazle izan den Oihana Iguaran 688,5 punturekin. Horri esker Iguaranek zuzenean lortu du bigarren itzulirako txartela eta Amurrioko kanporaketan arituko da azaroaren 19an. Gainontzekoak sailkapen orokorrean puntuen banaketa nola gelditzen den ikustera itxaron beharko dute.
Gaurko saioan laugarren egin du Asier Azpirozek 616,5 punturekin, bosgarren Haritz Mujikak 615 punturekin eta seigarrena eta azkena izan da Aitor Etxebarriazarraga 612 punturekin.