Autobus batek trenbide azpiko pasabidea jo du sabaiarekin, Ordizian
San Joan auzotik N-1 autobidera doan pasabideak 2,8 metroko altuera du, autobusak berak baino nabarmen gutxiago. Atzo arratsaldean izan zen gertaera. Bost lagun arin zauritu dira.
Lurraldebuseko autobus batek Ordiziako San Joan auzotik N-1 autobide aldera doan trenbide azpiko pasabidea jo zuen atzo iluntzean. Bost lagun arin zauritu ziren.
Pasabideak 2,8 metroko altuera du, autobusak berak baino nabarmen gutxiago. Autobusa garabi baten laguntzaz kendu zuten, eta errepidea itxita egon zen ordubetez.