Biolurrek 'Duina' ikerketa proiektua aurkeztuko du gaur
LAZKAO // Biolur elkarteak Duina proiektua jendaurrean aurkeztuko du, Lazkaoko Biziola fabrikan, gaur 19:00etan. Baratze ekologikoen bideragarritasunaren lanketa kolektiboa da, eta 11 proiektu aurkeztu dira. Ekoizpen kostuak, soldatak, lan orduak, prezioak eta duintasun ekonomiko eta sozialerako datuetan sakonduko dute.













