Rosa Agirrek irabazi du parte hartze bidezko aurrekontuen zozketa
Prozesuan 31 herritarrek parte hartu dute. Hilaren 9an emango du jakitera udalak aurrera eramango diren inbertsio proiektuak.

Udalak 2023ko aurrekontuetarako irekita zuen parte hartze prozesuan proposamenak aurkeztu dituztenen artean 50 euroko erosketa txartela zozkatu dute, eta Rosa Agirre suertatu da irabazlea. Txartela herriko dendetan erabili beharko du.
Parte hartze prozesu honetan 31 legazpiarrek aurkeztu dituzte proposamenak. Aurten, aurreko urteetan ez bezala, udalak ez ditu jendaurrean jarriko proposamen horiek herritarrek bozketen bidez aurrera eraman daitezkeen 50.000 euroko inbertsio proiektuak aukeratzeko.
Izan ere, aurkeztu diren proposamenen artean seitik behera dira gauzatu daitezkeen proiektuak, eta horiek sakonago aztertuko ditu orain udalak. Gero, bideragarriak direnak zuzenean sartuko ditu aurrekontuetan.
Azaroaren 9an emango du jakitera udalak zeintzuk diren onartutako inbertsio proiektuak.