Gizarte Zentroko taberna gunea asteburuetan ere irekiko dute
Legazpiko Udalak herritarren eskura jarriko du areto hori, larunbat, igande eta jaiegunetan 17:00etatik 20:30era.
Bihartik aurrera, Gizarte Zentroko taberna gunea asteburuetan irekita izango da larunbat, igande eta jaiegunetan. Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, gune hori berriz irekitzea erabaki du udalak, legazpiarrek leku bat izan dezaten “elkarrekin biltzeko eta harremanak izateko.
Asteburuetako eta jaiegunetako ordutegia hauxe izango da: 17:00etatik 20:30era.