Lazkaoko Gazte Festan euskararen aldeko konpromisoa berretsi dute
Gazte Festen azken jardunaldia ospatzen ari dira gaur lazkaotarrak. Herri bazkaria egin dute plazako frontoian. Egitaraua asteazkenean hasi zuten, euskara indartzeko "ekintzak" hitzaldi batean aztertuta. Gaur berresti dute konpromisoa.
Lazkaoko Gazte Asanbladaren gazte festak ospatzen ari dira, gaur, Lazkaon. Eguerdian irten dira gazteak, egunerako propio diseinatutako elastikoarekin. Poteo musikatua egin ondoren, plazako frontoian elkartu dira, bazkaltzeko. Arratsaldean elektro txarangak, eta gauean musika kontzertuek osatuko dute egitaraua (22:00): Zopilotes Txirriaos nafarrak, Pleura eta Gora Etorri taldeak.
Euskararen aldeko jarrera hartzeko konpromiso aktiboa irudikatu dute aurtengo gazte festek, batez ere. Gazteriaren artean euskara indartzeko “ekintzen” inguruan hitzaldia egin zuten hasteko, asteazkenean. Ostegun iluntzean, berriz, Autodefentsa feministaz armatuta gaude lelopean, manifestazioa egin zuten 25 bat lagunek herrian; emakumezkoek bakarrik parte hartu zuten, protesta “ez mistoan”. Presoen aldeko bilkura, ea DJ Txillardegi izan zituzten atzo, JTK Lazkaon taldearen talo janarekin batera.
Gaur, azkenik, festa giro beteari utzi diote lekua. Bazkaltzen hasi aurretik, taldeko argazkia atera dute, Euskaraldiarekin bat eginez eta euskararen aldeko jarrera berriro plazaratuz.