Beasain KE eta Sportingen arteko Kopako partidarako sarrerak bihar aterako dituzte salmentara
Larunbatean izango da norgehiagoka, Loinatz udal futbol zelaian, 18:00etatik aurrera.
Beasain KE eta Gijongo Sportingek errege kopako partida jokatuko dute datorren azaroaren 12an, arratsaldeko 18:00etan, Loinatz udal futbol zelaian. Partidarako sarrerak aldez aurretik erosteko aukera dago Beasaingo Xerbera tabernan. Asteartean eta asteazkenean (azaroak 8-9) bazkideentzako sarrerak egongo dira salgai; bazkide bakoitzak sarrera bat erosi ahal izango du, 10 euroan. Haurrentzako sarrerak aldiz ostegunetik aurrera egongo dira salgai 10 euroan ere. Era berean, sarrera orokorrak ostegunetik aurrera egongo dira salgai 30 euroan.
Partiduaren egunean zelaiaren sarreran pilaketarik egon ez dadin, aldez aurretik sarrerak eskuratzea gomendatzen da. Gogoratu zelaiaren edukiera mugatua dela.