Bertsolari Txapelketan lehian ari diren Elustondo eta Apalategi 14. eta 15. postuetan daude sailkapen nagusian, saio baten faltan. Finalaurrekoen lehen itzuli honetan parte hartzen ari diren 24 bertsolarietatik 18 igaroko dira bigarren itzulira.
Joseba Alonso ordiziarra izango da hizlaria, Oihana Sarasola kazetari lazkaotarrak gidatuko duen saioan. Izenburu bereko erakusketa zabalik dago Igartza Jauregian.
Azaroaren 8an, asteartearekin hasiko da egitaraua, Laponiako ikus-entzunezko batekin. Goi mendietako espedizioen berri ekarriko dute mendizaleek. Txema Ainz zena omenduko dute ostegunean. Koke Lasa ormaiztegiarrak ere parte hartuko du.
Gerriko elkartean, Hitz&Musik zikloan elkarrizketatuko dute musikari tolosarra. Asteartean, azaroak 8, 18:30ean da solasaldia. Ondoren, emanaldi labur bat egingo du.
Larunbatean izango da norgehiagoka, Loinatz udal futbol zelaian, 18:00etatik aurrera.
Elkarretaratzea egin dute Goierriko Pentsiodunek goizean, Ordiziako Plaza Nagusian.
Urtarriletik aurrera, terrazak erregulatzeko ordenantza berria indarrean sartuko da. Trafiko ordenantzan aldaketak izango dira, oinezkoen segurtasuna bermatze aldera. Goxara enpresarekin hitzarmena luzatu du Udalak. Taxien tarifak %10,3 egingo du gora.
Mundu mailako Moto 3 txapelketan parte hartu du, Junior GP kategorian, eta 18. postua lortu du sailkapen nagusian.
Legorretako plazan elkartu ziren herritarrak, Sarek deituta. Hirugarren gradua bertan behera utzi zuen Auzitegi Nazionalak, Fiskaltzaren helegitea onartuta.
Saioa 5 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago. Ikasturtea hasi denetik, Udal Liburutegiak antolatu duen hirugarren ipuin kontaketa saioa da.
Segurako Udalak kaleratzen duen egutegirako 15. argazki lehiaketa da. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du.
Ormaiztegiko mendizaleak ikus-entzunezkoa eskainiko du Legazpiko Kultur Etxean.
Irisgarritasuna hobetzeko lanak egin dituzte. 50.000 euro baino gehiago bideratu dira lan horietara.
'Energiaren erronkaren aurrean herritarron eginkizuna' hitzaldia egingo du Iñigo Ansola EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak, elizan.
Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako jarduera da. Asteazkenean amaituko da izena emateko epea.
Lenbur Fundazioak antolatutako tailerrei esker, 8.000tik gora lagun hurbilduko dira Legazpira Gabonak bitartean.