Elkarretaratzea egin zuten ostiralean Aitor Esnaola hirugarren gradura itzultzea eskatzeko
Legorretako plazan elkartu ziren herritarrak, Sarek deituta. Hirugarren gradua bertan behera utzi zuen Auzitegi Nazionalak, Fiskaltzaren helegitea onartuta.
Elkarretaratzeko argazkia.//Sare Gipuzkoa. Aitor Esnaola Dorronsoro preso legorretarra hirugarren gradura itzultzea eskatzeko elkarretaratzea egin zuten ostiralean Legorretako plazan, Sarek deituta. Esnaola maiatzetik zegoen hirugarren graduan, Martuteneko espetxeko tratamendu-batzarrak erabakita. Aurreko astean, baina, berriz ere kartzelara sartzeko agindu zuen Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.












