Aitor Esnaola aske uzteko eskatu dute

Aitor Esnaola Dorronsoro preso legorretarra hirugarren gradura itzultzea eskatzeko elkarretaratzea egin zuten ostiralean Legorretako plazan, Sarek deituta, Etxerako bidean oztoporik ez. Aitor etxera lelopean. Esnaola maiatzetik zegoen hirugarren graduan, Martuteneko espetxeko tratamendu-batzarrak erabakita. Aurreko astean, baina, berriz ere kartzelara sartzeko agindu zuen Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.