2022/11/8

Azpiegitura berriaren ikuspegia, dronaren hartuta. Argazkia: Idiazabalgo Udala

Pump Truck berria inauguratuko dute Idiazabalen, larunbatean

Herritar guztiak gonbidatuta daude irekierarako antolatu duten bizikleta festara.

Subeltza egunaren edizio berri bati begira jarri dira Legazpin

Larunbat arratsaldetik goizaldera bitartean, musikaz bete zen Azoka. Sei taldek jo zuten, tartean Subeltza kolektiboaren lokaletan entseatzen duten lauk.

Trafiko ordenantza berrituak eragina izango du ibilbideetan, zamalanen ordutegian eta matrikulen kontrolean

Udal gobernuak azaldu du, "Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planaren diagnosiak utzitako ondorioen arabera" proposatutako aldaketak direla. Eusko Alderdi Jeltzaleak (10) eta Alderdi Sozialistak (2) alde bozkatu zuten eta EH Bilduk (5) abstentziora jo zuen.

Txikizioek eta axio arriskutsuek jarraitzen dute Ataunen

Azken aldian gertatu diren "hainbat gertakari larri" salatu ditu Ataungo Udalak, eta herritar guztiei eskatu die "bakoitzari dagokion eremuan" horien hausnarketa eta gogoeta egiteko.

Beasain KEko entrenatzaile Igor Gordobilentzat izan da Golsmedia saria

2021-2022 futbol denboraldiko hirugarren federazioko laugarren multzoko entrenatzaile onenaren kategoriako saria jaso du Gordobilek. Aitor Lorea, jokalari onenaren saria jasotzeko hautagaien artean geratu da.

EUSKARALDIA 2022

Euskaraldian parte hartzeko dei zabala egin dute hainbat eragilek Donostian

Ariketa jendetsua izateari garrantzia handia eman diote Euskaraldiaren sustatzaileek. Partaide guztiei hizkuntza ohiturak aldatzeko erronka zehatzak jartzeko gonbita egin diete.

Iñaki Gurrutxaga

Indarkeria matxista salatzeko sormen lehiaketa deitu dute Lazkaon

Edozein sorkuntza egin daiteke, baina lanak bideo formatuan aurkeztu beharko dira. Epea azaroaren 25era artekoa da.

Etzi hasiko dira Aramako San Martin jaiak

Jai hasierako txupinazoa 19:00etan botako dute. Gaur, berriz, 19:00etan, gaztain-koskatze herrikoia izango da, haur-txokoan.

Donostiako txistulariek kontzertua egingo dute larunbatean Legazpin

Goiz Deia Txistulari taldea, Doinua Abesbatza, Bertso Olariak, Herri Danborrada eta Korosti eta Sustraiak dantza taldeetako dantzariak izango dituzte ondoan. Emanaldia Azaroan Musika zikloan kokatzen da.

Errigoraren saskiak eskatzeko azken egunak

Azaroaren 10a, osteguna, da eskaerak egiteko azken eguna.

Euskaraldirako txapak jasotzeko hitzorduak

Legazpiko batzordeko kideek mahai bat jarriko dute bihar, etzi eta ostiralean Agirre-etxeberrin, baina udaletxean eta kultur etxean ere jaso ahal izango dira. Euskaraldiaren egunetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Bigarren Yogipuinak saiorako oraindik izena eman daiteke

17:00etako saioa beteta dago, ez ordea 18:00etakoa.

'Apaiz kartzela' dokumentala emango dute igandean Herri Antzokian

Ondoren, solasaldia izango da Xabier Amurizarekin eta Ritxi Lizartzarekin.

Koro Olaizolak eta Laida Ojangurenek irabazi dute Olaberriko argazki lehiaketa

Helduen sailean irabazi du Olaizolak, eta 18 urtetik beherakoen atalean Ojangurenek. 2023o herriko egutegirako baliatuko dituzte lehiaketara aurkeztutako irudiak.

Olentzero eta Maridomingi bisitatzeko izen-ematea ireki dute Zerainen

Abenduaren 17an eta 18an Aizpeako meatze gunean izango dira. Zeraingo Udalaren webgunearen bidez eman behar da izena.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa