Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Txikizioek eta axio arriskutsuek jarraitzen dute Ataunen

Ataun
Gizartea

Azken aldian gertatu diren "hainbat gertakari larri" salatu ditu Ataungo Udalak, eta herritar guztiei eskatu die "bakoitzari dagokion eremuan" horien hausnarketa eta gogoeta egiteko.

Ataungo San Martin plazan, Botika-etxea. Utzita dago, eta jendea barrura sartzen dela salatu du udalak, dagoen "arriskuaz" ohartaraziz./Aimar Maiz
2022/11/08
Aimar Maiz

Ataunen azkenaldian egin dituzten zenbait txikiketa eta axio gaitzetsi ditu udalak. Aurtengo lehen salaketa publikoa ez da, apirilean ere antzeko gertakari batzuen berri eman eta deitoratu  baitzituen. Gaur, asteartea, zabaldutako ohar batean, eta ate joka diren San Martin jaietako halako jarrerak saihesteko, herritar guztiei egin die hausnarketarako eta gogoetarako deia.

Salaketaren arabera, urriaren 30ean San Gregorioko portu gainean auto bati paperez eta urez betetako “bola gogor batzuk” botata “eraso” egin zioten. San Martinen, plazako Botika-etxera eta Errotazarrera hainbat aldiz sartu direla gaitzetsi du udalak. Utzita daude aspaldian, eta barruan ibiltzearen arriskua iradoki dute: “Dauden egoeran egonda, benetan da arriskutsua”. Inguruko zuhaixkak hautsi dituztela ere gehitu du udalak ezegitekoen zerrendara.

Gertakari horien aurrean, herritar guztiei eskatu die “bakoitzari dagokion eremuan” gai horien inguruan hausnartzeko eta gogoeta egiteko. “Udalak dagokion ardurak eta neurriak hartu ditu, baina ez dugu uste salaketa eta isunen bidez bakarrik konpondu daitekeenik”.

San Martingo festei begira, arduraz jokatzeko deia eta herria “txukun eta garbi” mantentzeko eskakizuna egin ditu udalak.

Ataungo San Martin plazan, Botika-etxea. Utzita dago, eta jendea barrura sartzen dela salatu du udalak, dagoen “arriskuaz” ohartaraziz./Aimar Maiz

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut