Buztintegik banatu ditu belaunaldien arteko joko txapelketen sariak
Buztintegi elkarteak herriko belaunaldi desberdinak elkartzea lortu du, aurten herri osora zabaldu dituen urteroko karta eta mugimendu jokoen txapelketei esker. Atzo jokatu zituzten finalak Gizarte Zentroan, eta sariak entregatu zituzten ondoren, Koldobike Olabide alkatearen eta Maite Lonbide zinegotziaren laguntzarekin, amaieran taldeko argazkia ateraz.
Jubilatu eta pentsionisten gonbidapenari erantzunez, adin askotako 253 legazpiar aritu dira jokoan txapelketa hauetan, gehienak Buztintegiko kideak, baina baita herriko beste elkarteetakoak eta ikastolako ikasleak ere. Kartetan, musean, tutean, briskan, seiko urrean, eskoban eta punttuan jardun dute, baita xakean, igelean, tokan eta botean ere. Sariak herrian gastatzeko erosketa bonuak ziren: 100 eurokoak txapeldunentzat, 50 eurokoak txapeldunordeentzat.
Finalak eta sari banaketa ekitaldia zela eta, Gizarte Zentroa jendez lepo egon zen arratsalde eta iluntze osoan zehar. Sariak banatzen amaitutakoan, pintxoak egon ziren guztientzat.
Bestalde, gizarte zentroa bereziki apainduta zegoen atzo, Buztintegik antolatutako ikastaro eta tailerretan egindako hainbat margolan jarri dituztelako bertan ikusgai. Herriko dendetako erakusleihoetan ere jarriko dituzte hainbat koadro. Erakusketa berezi honetarako 118 lan bildu dituzte.

IRABAZLEAK
Mus
1. Patxi Gustiz-Victor Ruiz

2. Juan Mari Iñurritegi-Juan Pedro Agirre

Tute
1. Begoña Zubia-Imelda Martinez

2. Pili Portilla-Miren Etxaluze

Briska
1. Fabiola Martinez-Fride Cancho

2. Tere Pascual-Juana Etxeberria

Eskoba
1. Peñi Lasala-Javier Fraile

2. Clarita Perez-Lucas Velasco

Seiak
1. Bittori Garcia-Esther Galarza

2. Aurora Rodriguez-Benita de la Calle

Punttu
1. Filo Fernandez-Tere Fernandez

2. Maite Lizarralde-Ana Baztarrika

Igela
1. Jesus Arranz

2. Eladio Vega

Toka
1. Eki Izagirre

2. Patxi Imaz

Botea
1. Jesus Paredes

2. Oihan Rodrigo

Xakea
1. Asier Imaz

2. Manu Fonseca














