Iratzarriko lagunak Balmasedan izan dira egun pasa
Aste honetan Xaloa estetika zentroko kideek automakillaje ikastaroa eskaini dute emakumeen elkartearen baitan.
Joan den larunbatean, hilak 5, Iratzarri emakumeen elkarteko 50-bat lagunek egun osoko txangoa egin zuten Bizkaiko Balmasedara eta inguruko parajeetara. Besteak beste, La Encartada txapel lantegia, Balmaseda herria bera, Pozalaguako kobazuloa eta Laredo bisitatu zituzten. “Primeran” pasatu zutela esan zuten Legazpira itzultzean.
Ikasturtean zehar Iratzarrik eskaintzen dituen yoga, joste lanak edo dantza bezalako ohiko jarduerez gain, beste ekintza eta tailer batzuk antolatzen ditu, eta Balmasedakoa izan da horietako bat. Aste honetan, bestalde, izan dute aparteko beste jarduera bat, Xaloa estetika zentroko kideek eskaini duten automakillaje ikastaroa, hain zuzen.