Olentzero eta Mari Domingi ikusteko izena eman behar da
ZERAIN // Olentzerok eta Mari Domingik Aizpeako meatze gunea bisitatuko dute abenduaren 17an eta 18an. Herritarrek haiekin egoteko aukera izango dute. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, zerain.eus/olentzero helbidean. Izen-emate epea irekita dago. Bisitari bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu, eta mokadutxoa eta eskulana barne hartuko ditu ordainketak.













