Elisabet Matxinandiarenak irabazi du egutegiko urriko saria
Asmakizunaren erantzun zuzena gaztaina zen, eta 94 herritarrek asmatu dute.
Legazpiko Udalaren egutegiko lehiaketak saridun berria du, Elisabet Matxinandiarena. Urriko asmakizunari erantzun zuzena eman dioten 94 herritarretako bat izan da Matxinandiarena, eta berak irabazi du guztien artean zozkatutako 50 euroko erosketa txartela. Gaztaina zen urriko asmakizunak ezkututako hitza.
Orain azaroko lehiaketa dago martxan, eta hauxe da hilabete honetako asmakizuna: Zer dela eta zer ez dela, aspaldidanik dena ohiko elikagaia euskal sukaldaritzan, eta San Martin ospakizunean jaten dena?
Erantzunak Erantzunak www.legazpi.eus webgunetik bidali daitezke. Asmatzaileen artean 50 euroko beste erosketa txartel bat zozkatuko du udalak.