Irati Olaizola bigarren sailkatu da aurresku txapelketan
Hondarribian jokatu da Euskal Herri mailako txapelketa nagusia, eta Amaia Azpeitiak, Laia Arruabarrenak, Maider Encinak eta Naroa Sanchezek ere parte hartu dute.
Legazpiko dantzariak, Irati Olaizola erdian dutela, garaikurrarekin. Sustraiak dantza taldeko Irati Olaizola legazpiarra bigarren postuan sailkatu da Euskal Herriko IV. gipuzkoar erako Aurresku Txapelketa Nagusian. Txapela Oiartzungo Mattin Etxebestek jantzi du, eta Lezoko Ane Jaunarena izan da hirugarrena.
Hondarribiko Itxas-etxea aretoan jokatu zen txapelketa larunbat arratsaldean, eta bertan 15 urtetik gorako 16 dantzari lehiatu ziren, neskak zein mutilak. Horien artean ziren baita ere Legazpiko dantza taldeko Amaia Azpeitia, Laia Arruabarrena, Maider Encina eta Naroa Sanchez. Lau legazpiar horiek ere lan ona egin zuten txapelketan.












