Martxan da ipuin labur-labur-laburren hirugarren lehiaketa
Euskaraldiaren herri batzordeak antolatu du. Ostiraletik abenduaren 3ra arte entregatu beharko dira lanak, Laubiden eta Kale Nagusian jarritako ontzi berezietan.
Aurtengo Euskaraldiaren barruan ere, ipuin labur-labur-laburren lehiaketa antolatu dute Legazpin, eta martxan dago dagoeneko. Ostiral honetan, hilak 18, hasi eta abenduaren 3ra arteko epea dago lanak entregatzeko, eta horretarako Laubiden eta Kale Nagusian jarriko dituzte ontzi bereziak erabiliko beharko dira. Ipuin labur-labur-laburren lehiaketaren hirugarren edizioa da hau.
Banaka, binaka edo taldeka parte hartu daiteke, eta bikoteen edo taldeen kasuan, parte hartzaileetako baten agiriren batek Legazpi hitza izan beharko du. Ipuinek gehienez 11 lerro izango dituzte. eta testua laguntzeko marrazkiak egin ahal izango dira. Ipuina eskuz idatzi beharko da, edozein euskarritan.
Hiru kategoriatan banatu dute aurten lehiaketa. Batetik, LHko ikasleak izango dira, bestetik DBHkoak, eta hirugarrenkin, 16 urte edo gehiago dituztenak. LH eta DBHko ikasleentzako gaia “Nire mugikorrari euskaraz egiten diot” da, eta 16 urtekoena, “Eta momentu horretan Ahobizi/Belarriprest izatea pentsatu nuen”.
Lehiaketaren epaimahaia Euskaraldia batzordeak osatuko du, eta irabazleen izenak abenduaren 19ko astean jakinaraziko
ditu. Herrian gastatzeko erosketa txartelak izango dira sariak, 50 euroko LHko irabazlearentzat, 100 eurokoa DBHkoarentzat eta 200 eurokoa 16 urtetik gorako irabazlearentzat.
Ipuin labur-labur-laburren lehiaketaren lehen edizioa Euskaraldiaren bigarren saioan, eta 105 ipuin aurkeztu zituzten. Bigarren edizioa iaz egin zuten, eta Gurutze Arruebarrena eta Iker eta Xabi Gonzalez ama-semeek irabazi zuten, Hizkuntza birusa ipuinarekin.