Itsason ekitaldi batekin hasiko da Euskaraldia, ostiralean
Itsasoko udaletxeko aretoan pankarta egin, txapak banatu eta testu bateratua irakurriko dute, ostiralean 18:00etan.
Itsasoko herritarrek ere ostiralean hasiko dute Euskaraldia, azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Girotze ekitaldia antolatu dute, lehenengo egunerako. Itsasoko udaletxeko aretoan izango da, ostiralean 18:00etan, Euskaraldiko Batzordeak antolatuta.
Euskaraldiaren pankarta modura kokatuko duten ‘Hitzez ekiteko garaia’ leloa diseinatuko dute lehenbizi, musikarekin. Testu bateratua irakurri, eta Ahobizien eta Belarripresten txapak banatuko dituzte.
Ekimen horrekin lotuta, abenduaren 10erako bi ekitaldi prestatu dituzte, bestetik. Aurrena, 18:30ean, Lehendakari gaia antzerkiaren emanaldia egingo dute Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek, Alegiako frontoian. Ondoren, Unai eta Eñaut Agirre anaia bertsolariekin Auskalo zeinek jarriak bertso zaharren afari-kantaldia egingo dute, 21:00etatik aurrera, Itsasoko Ostatuan.