Hurrengo larunbatean izango da, azaroaren 26an. Herri-bazkarirako tiketak salgai daude.
Ohorezko Mugarri aitorpen sari bana emango diete, azaroaren 30ean, Andoainen egingo den kazetaritza eta komunikazio sarien banaketa-ekitaldian.
'Macho' antzezlana eskainiko du Garikoitz Larizek ostiralean Ordiziako Herri Antzokian, 20:30ean. Maskulinitatearen eraikuntzari lotutako bidaia bat da.
Herritarren ekarpenak jasoko dira abenduaren 4ra arte. Sari hauen helburua da, Beasaingo edo Beasainen kirol alorreko jarduera bultzatzen, sustatzen edota emaitzetan nabarmendu diren pertsonei eta erakundeei aitortza egin eta esker ona adieraztea.
San Andres jaiak ostiralean hasiko dira, Ormaiztegiko txirrindularitzari omenaldia eginda. Angel Elortzak egingo du hasierako pregoia, azaroaren 25ean; herri argazkilari eta txirrindularitza antolatzaile gisa 40 urtean egin duen lana eskertzeko. Jubilatuenean, gaur eta bihar jokoak dituzte.
Goieki Goierriko Garapen Agentziaren bitartez egin da. Plataformaren bidez, udalerrietako instalazioen urteko energia-kontsumoa %10 murriztea dute helburu.
Galdetegiaz gain, herritarrei irekitako bi eztabaida saio egingo dituzte. Beasaingo Udalak Klima eta Energia Plan bat osatzeko jarri ditu bi ekintza hauek martxan.
Zegaman bizi den Emilio Txurruka mallabiarrak Zaldibiako Saturdi auzoko festetan entzun zuen lehen aldiz abestia. Gogoan hartu zuen letra eta doinua, eta Jose Inazio Ansorenak eraman zuen partiturara.
Etxe bateko teilatua berritu bitartean egongo da itxita kalea ibilgailuentzat. Bitartean, Bolalekutik ibili beharko da kotxez,, kontrako noranzkoan.
Goiz Deia txistulari bandak, Alaitasuna errondailak, Santikutz abesbatzak eta Legazpi Musika Bandak pandemia aurreko kontzertuen formatua berreskuratu dute. Aurten Urbeltz pilotalekuan izango da musika jaialdia. Sarrera dohainik da, baina Kultur Etxean jaso behar da.
Hurrengo egunetan ere hainbat ekintza izango dira Kimu elkarteak antolatuta
Gabon astean eta Urteberri astean izango dute haurrek oporretako aisialdi programa, HH3tik LH6ra artekoek. 70 lagunentzat lekua dago.
Euskal kultura, mitologia eta natura daude margolanen oinarrian. Abenduaren 14ra arte egongo da ikusgai.
Abenduaren 1ean hasiko den ikastaroari begira antolatu dituzte saioak. Izena eman behar da parte hartzeko.
'Haize oihalak' emanaldia eskainiko dute Musika Bizi zikloaren barruan, 19:30ean.
17:00etan izango da, Jabekuntza Eskolan. Oraindik izena eman daiteke.
Azken boladako pintaketa eta puskaketen ondorioz, kaltetuta zeuden eserlekuak, mahaiak eta zakarrontziak. Errespetatzeko eskatu du udalak.