Zegama Aizkorri mendi maratoia aurreratu egin dute
ZEGAMA// Zegamako Udalak atzo jakinarazi zien zegamarrei Zegama-Aizkorri maratoiaren data, etxeetara bidalitako ohar baten bidez. Kilometro bertikala maiatzaren 12an izango da eta Zegama-Aizkorri maratoia maiatzaren 14an. Maiatzaren 28an udal hauteskundeak izango dira eta bi ekitaldiek talka egitea ekiditeko hartu du erabakia probako antolakuntzak.













