Abian da Euskaraldia
‘Hitzez ekiteko garaia da’ lelopean, hirugarren Euskaraldia abian da dagoeneko. Goierriko ahobiziak, belarriprestak eta ariguneak prest daude abenduaren 2a bitarte ariketa kolektibo horretan parte hartzeko. «2022an euskaltzaleak kalera ateratzeak, euskararen aldeko ekimen jendetsuek eta euskararen ezagutza zein erabilera areagotzeko urrats sendoek berebiziko garrantzia» dutela nabarmendu dute antolatzaileek.
Aurtengo urtea, 2022a, hitzaren eta ekintzaren urtea izango zela azaldu zuten urte hasieran Korrikako eta Euskaraldiko arduradunek. Izan ere, aurtengo udaberrian, inoiz baino jendetsua izan zen 22. Korrikak Euskal Herriko errepideak eta herriak zeharkatu zituen. Udazken amaieran, berriz, hirugarren Euskaraldia dator; azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Antolatzaileek hitzaren eta ekimenaren garrantzia azpimarratzerakoan, «2022an euskaltzaleak kalera ateratzeak, euskararen aldeko ekimen jendetsuek eta euskararen ezagutza zein erabilera areagotzeko urrats sendoek berebiziko garrantzia» dutela nabarmendu dute.
Badator Euskaraldia
2022a bukatzear dela, badator 3. Euskaraldia. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra «ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da», diote Euskaraldiko arduradunek. Goierriko herrietako Euskaraldiko batzordeak buru-belarri ari dira Euskaraldia antolatzen.
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.