Egun osoko egitaraua dakar zazpigarren edizioak. Beasaingo Udalak sustatutako egitasmoa da.
Gaur goizetik ari dira azterketa teknikoak egiten. Sasietako Mankomunitatearen bulegoetako eraikinaren eta Korosti Materialak enpresaren artean dago. Inaugurazio ekitaldi ofiziala azaroaren 28an egingo dute.
Gaur egungo Eguneko Zentroa dependentzia txikiko, ertaineko zein larriko erabiltzaileentzat da. Eremu berria prest dagoenean, dependentzia maila txikiko erabiltzaileentzat izango da.
Aurten, lehen aldiz hartuko du parte Mari Domingik Mirandaolako burdinolako bisitetan. Abenduaren 23ra arte egongo da bisitetan parte hartzeko aukera. Dagoeneko, 8.500 sarrera saldu dituzte.
Nekazarien Anaidiaren 50. urteurrena ospatzeko egindako erakusketa da. Auzoaren azken 100 urteetako historia errepasatzen du.
Munduko herrialde urrunetatik Euskal Herrira bizitzera etorri eta euskara ikastea erabaki dutenen adibidea da Maialen Armijos ekuadortar euskalduna. Astean zehar Lazkaoko Maizpide barnetegian bizi da euskara ikasten, eta asteburuetan lana egiten du, ospitalean. C1 mailako azterketa prestatzen ari da. Azterketa gainditu du GOIBERRIrentzat, euskara hutsean egin baitu elkarrizketa.
Ordizian 2004an jarri zuten martxan Mintzalagun praktika, Goiztiri AEK euskaltegiak, udaleko euskara zerbitzuak eta Hitzaro euskara elkarteak. Belen Zoilori, esaterako, «kalean ere euskaraz egiteko konfidantza hartzen» lagundu dio.
‘Hitzez ekiteko garaia da’ lelopean, hirugarren Euskaraldia abian da dagoeneko. Goierriko ahobiziak, belarriprestak eta ariguneak prest daude abenduaren 2a bitarte ariketa kolektibo horretan parte hartzeko. «2022an euskaltzaleak kalera ateratzeak, euskararen aldeko ekimen jendetsuek eta euskararen ezagutza zein erabilera areagotzeko urrats sendoek berebiziko garrantzia» dutela nabarmendu dute antolatzaileek.
Herriko 15 urteko ikasleei zuzenduta dago, eta Gabonen ondoren gurasoentzako tartea ere izango du. Alkoholaren arriskuei eta kalteei buruz informatzea da helburua.
'Hego Euskal Herriko Eliteak. Boterearen azterketa' liburua aurkeztuko du Jon Diaz Egurbidek, 19:00etan.
Gaur hasiko dira Ormaiztegiko San Andres jaiak. Ormaiztegiko txirrindularitzaren omenaldia eta eskultura inaugurazioa egingo dute besteak beste. Bihar Eleganteen eguna dute, eta etzi, haurren danborrada.
Hondakinen gaia lantzeko kanpaina ibiltaria egingo dute Goierri garaiko lau herrietan. Photo-call dago jarrita gaur goizean Legazpiko eliza atarian.
Datorren urteko urtarrilaren 29an jokatuko da. Helduen eta kadeteek proba 12:00etan hasiko da, txikiagoena 10:45ean.
Migel Bilbao eta Alberto Busca lagunek sits ikusgarri bat ekarri dute GOIERRIKO HITZAren bulegora eta erreportajea egitea proposatu dute. Sits pirata du izena eta liburu eta pelikula askotan azaldu da.
Herri Antzokian izango da, 12:30ean. Munduko jaialdirik garrantzitsuenetan ibiltzen da Zuazola. Ezaguna da bere ikuskizunetan erabiltzen ditun mekanismo bitxiengatik.
Burdinolakoek legazpiarrei erakutsi nahi die alboan duten ondarea. Elkartearen helburua inguruko ondarea jasotzea, ikertzea eta zabaltzea da. Beatriz Herrerasek egingo ditu zubi lanak.
Oihana Iguaran bertsolariak eta Amaiur Luluaga dantzariak Ihurre-Zaharra kultur etxean egingo dute emanaldia, 18:30ean.