IAT zentro berria zabalik Beasainen
Gaur goizetik ari dira azterketa teknikoak egiten. Sasietako Mankomunitatearen bulegoetako eraikinaren eta Korosti Materialak enpresaren artean dago. Inaugurazio ekitaldi ofiziala azaroaren 28an egingo dute.
Atzo emandako albistearen kontra, gaurtik dago zabalik Beasaingo Ibilgailuen Azterketa Teknikoa burutzeko zerbitzugunea eta dagoeneko hainbat ibilgailuk egin dute bertan azterketa teknikoa. Zerbitzugune berri hau, Beasaingo (Gipuzkoa) Iturralde txiki industrialdeko 6. zenbakian dago. (GI-2632 errepidean, Sasietako Mankomunitatearen bulegoetako eraikinaren eta Korosti Materialak enpresaren artean dago). Hala ere, inaugurazio ekitaldi ofiziala, azaroaren 28an burutuko da.
IAT-ko zentro berria azken ikuskapen teknologia, azken belaunaldiko ekipoak eta digitalizazio-maila gorena erabiliz diseinatu da eta instalaziorik modernoenekin eraiki. Horrela, ikuskapen-prozesuan ahalik eta arintasun handiena bermatu nahi da segurtasun osoz.
Eskuragarri dauden hiru azterketa lerroetatik bat, ibilgailu arinentzat da (turismoak) eta beste bietan, mota guztietako ibilgailuak ikuska daitezke, ibilgailu industrial astunak barne. Horrez gain, motozikletak eta ziklomotorrak ikuskatzeko espazioa ere. Horrek esan nahi du teknikariek edozein ibilgailu-kategoria eta motari dagokion azterketa egin ahal izango dutela Beasainen.
Ordutegia, aurretiazko hitzordua eta prezioak
Eskualde osoan ez dago halako zentrorik; Beasaingoa izango da lehenena. Arbizun, Bergaran eta Urnietan daude gertuenak. Iturralde Txikiko inguruan kokatuko den honekin, goierritarrei eskura ez duten baliabide bat eskainiko zaie. Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara zabalduko dute zerbitzua.
Prezioak ondorengoak izango dira: gasolina ibilgailuak eta arinak 51,62 euro; diesel ibilgailuak 53,72 euro; eta elektrikoak 49,72 euro.
Txanda eskatzeko, 983 08 90 90 telefono zenbakira deituta, edo itevelesa.com webgunean.