Idiazabalgo 42. Herri Kroserako izen-ematea gaur eguerdian zabalduko dute
Datorren urteko urtarrilaren 29an jokatuko da. Helduen eta kadeteek proba 12:00etan hasiko da, txikiagoena 10:45ean.

Gaur eguerdian, 12:00etan, zabalduko dute Idiazabalgo 42. Herri Krosaren izen-ematea Kronoak.com plataformaren bitartez. Proba urtarrilaren 29an jokatuko da, San Blas jaien atarian.
Helduen eta beteranoen (45 urte beteta) proba eta kimu mailakoa (2007-2008an jaioak) 12:00etan hasiko da. Lehenek 10.245 metroko ibilbidea osatu beharko dute, bigarrenek 3.525 metrokoa.
Proba nagusien aurretik, haurrenak jokatuko dira, 10:45ean hasita. Benjaminek (2013 eta 2014) 600 metro egin beharko dituzte korrika, alebinek (2011-2012) 1.100 metro eta infantilek (2009-2010) 1.600 metro.