Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
HARA!

Ataungo eskua

Ataun,Beasain,Lazkao
EuskaraGizarteaKultura

Mikel Sarriegi Etxezarreta Aurtzakako dantzari eta koreografoak 'Ataungo eskua' izeneko artikulua idatzi du Dantzan.eus webgunean. 'Erabili eta aitortu' lizentziari esker artikulua osorik ekarri dugu HITZAren webgunera.

Aurtzaka dantza taldekoak, 2006. urtean.
2022/11/21
Mikel Sarriegi Etxezarreta (Dantzan.eus)

Euskal komunitate zientifiko -eta ez hain zientifiko- osoa aztoratu duen Irulegiko eskuaren aurkikuntza dela tarteko, banator ni ere jakingarri txiki bat plazaratzera. Gure dantza taldearen ibileran, une jakin batean agertu zitzaigun misterio txiki bat, eta Irulegikoari esker, neurri batean behintzat, argituta geratzeko bidean jarri da kontu hura.

Lazkaomendiko Inauteria, 1940ko hamarkadan.

Orain bi hamarkada, Goierriko dantzei buruzko ikerlan batean izan genuen inauterietako dantzetan Lazkaomendin erabili izan zen galtza zuri berezi batzuen berri. Bertako baserri bateko semeak jazten omen zituen, Joxalberto Andres Zurutuza lagunak jakinarazi zidan moduan, eta eskuratu ere eskuratu genituen jantzi horren argazkiak, gerraurrekoak. Itxura batean, inauterietan dantzan egin eta eskean ateratzeko erabiltzen zituzten.

Deigarria eta berezia iruditu zitzaigun, aurreko erreferentziarik ez geneukanez, esku gorriaren irudia izter gainean kokatua, zer sinbologia edota esanahi izan zezakeen arrastorik izan gabe. Misterio txiki bat gertatu zen guretzako.

Jakin genuen, halaber, galtza horien jatorria Ataunen zegoela, bazirela gehiago ere, baina ale bakarra gordetzen zela. Eta horrelaxe erabaki genuen Ataungo mozorro-dantza berreraikitzeko orduan galtza horiek gure jantziteriari gehitzea. Harrezkero, hainbat aldiz erabili ditugu galtzak gure emanaldietan, eta ez dira gutxi izan esku horien esanahiaz galdetu izan digutenak. Gure erantzuna: arrastorik ez!

Izan ere, gerora azaldu zitzaigun Joxe Migel Barandiaranek 1931n egindako aipu bat, non Ataungo eskuen berri ematen zuen, galtzen irudi bat eta guzti:

Visten, o vestian, en la region de Ataun, a principios de este siglo, pantalon blanco muy ribeteado y con figuras de manos humanas encima de las rodillas…”

Ataungo mozorroa.

Baina hor ez zegoen esku horien sinbologia balizkoari buruzko ezertxo ere.

Irulegikoa ikusita, ordea, hipotesi polit eta sinesgarri bat agertu zaigu oraingoan. Apotropaiko gisa izendatzen den iruditeriarena, hain zuzen ere. BERRIAko Iñaki Lopez de Luzuriagaren artikulua dela medio eta ingelesezko wikipediari esker, munduan zehar eskuaren irudiak dituen senitartekoen berri izan dugu. Ipar Afrikako eta Ekialde Hurbileko kulturan begizkoa eta erasotzaileak uxatzeko ikur eta kuttun oso ohikoa zen:

… bost atzamarrak zabalik dituen eskuin eskuak begizkoa eta erasotzaileak uxatzen omen ditu. Bosteko eskuaren antzeko tradizioak oso antzinakoak dira, baina judu sefardiei egotzi zaie kuttun hau erabiltzen lehendabizikoak izatea, alegia, Iberiar penintsulako juduei; horiek ere begizkoan sinesten zuten. Bada, bistan da orain ez zirela lehendabizikoak izan.

Gerora, espainiar agintari erlijioso katolikoen arbuioa piztu omen zuen eta XVI. mendean debekatu baldin bazuten ere, oraindik Mediterraneoko kristauen artean erabiltzen omen da Mariaren esku berrizendatua, zoriona ematen duelakoan.

Aipatutako horiek guztiak bat datoz guk geuk geure dantza ibilaldietan izan dugun ezustekoren bat argitzeko orduan. 2006an Zagreb-eko dantza-jaialdian Afrikako Tanzaniatik etorritako musika-talde bateko kideari gure esku-xaflaren oso antzekoa ikusi ez genion ba galtzetan! Ez da, beraz, Afrikako iparraldera mugatzen sinbologia hori.

Zagreb-eko 41. Nazioarteko Folklore Jaialdia, 2006. urtean.

Horiek guztiak ezagututa, Ataungo inauterietan esku gorri horiekin mozorrotuta etxez etxe kantuan eta dantzan joaten ziren gazte haiek, oso antzinakoa dirudien kode baten bidez zoriona opa zutela pentsatzea samur egiten zait une honetan. Beste upel bateko sagardoa izango da ataundarren eskua bertako jentilei, Irulegiko baskoiei ala Lizarrustiko mendatean behera galdutako judutarren bati zor zaion ebaztea…

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut