Loinatz Musika Eskolak kontzertua eskainiko du Igartzan
BEASAIN // Loinatz Musika Eskolako ikasleek Santa Zezilia eguneko kontzertua eskainiko dute gaur, 19:30ean, Igartzako Jauregian. Ez da musikarien zaindariaren omenezko ekitaldi bakarra izango: etzi, 18:00etan, musika eskolako ikasleek herriko txistu taldearekin eta bandarekin batera kalejira egingo dute. Loinazko San Martin plazatik Erauskin plazaraino joan etorria egingo dute. Tartean talde bakoitzak emanaldi labur bat eskainiko du. Amaitzeko, txokolate jana egingo dute; ostiralean, berriz, Jon Maiak Kantu bat gara ikuskizuna eskainiko du Igartzan, 20:30ean.












