Larunbatean bozkatu zuten herritarrek pintxo gustukoena, VII. Pintxo Lehiaketan parte hartu zuten hiru tabernetan. Eskola Zaharra tabernako Enrique Espinosak jaso du lehen saria. Jubilatuen jokoetako emaitzak ere eman ditu udalak.
EUDELek, Bilgune Feministak, Euskal Herriko Mugimendu Feministak, Euskal Herriko Neska Gazteek edota Emakundek egunaren bueltako adierazpenak argitaratu dituzte. Agenda bateratua, albistean.
Beasaingo Udaleko ordezkariekin batera Asmube, Oriako lamiak, Arroua eta Asanblada feministako ordezkariek parte hartu dute gaurko aurkezpenean. Azpimarratu dute emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzea "guztion ardura" dela.
Pilotari ataundarrak Urrutikoetxearekin osatuko du bikotea. Bi-bitako txapelketa ostiralean hasiko da, eta finala apirilaren 2an jokatuko da Nafarroa Arenan.
Larunbatean banatu zituzten bost sari, bi orokor eta herriko hiru. Bigarrena Karmele Begiristain ataundarra izan da.
Sukaldaritza lehiaketa antolatu dute udalak eta Buztintegik, 'Betikoari buelta eman' izenarekin, belaunaldien arteko harremanak lantzeko. GizarteLab taldeak proposatutako lehen esperientzia da.
Udaletxe aretoan izango da hitzordua.
Goen kalean, Altamirako anexoan eta Majori kiroldegian jarri ditu Ordiziako Udalak. Urdaneta kalean eta plazan ere jarriko dituzte.
Udala, herritarrekin batera ari da etorkizuneko lan ildoa zehazteko prozesua egiten. Diagnostiko fasea amaitu berri dute.
Areria antzokian 20:15ean da emanaldi berezia.
Botikaxaharren izango da emanaldia, 18:30ean. Aurretik kalejira egingo dute trikitilariek. Zegamako ikasleentzat joateko eta itzultzeko autobusa izango da.
Asteazkenean kultur etxean Oihana Etxebarrieta legebiltzarkidea izango da hizlari.
Imanol Zubiaurre beasaindarraren eta Miguel Cavero ordiziarraren argazkiak sarituak dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2023ko egutegiaren argazki lehiaketan.
Herritar guztiei zabalduta dago, eta izena emateko epea irekia dago.
Galdetegia paperean, telefonoz edo on-line erantzun dezakete herritarrek.
Gaur arratsaldean musika eskolakoen kontzertua izango da Igartzako jauregian. Ostegunean, berriz, herritar guztiekin kalean ospatuko dute musikarien eguna.
Ganbaran 24 oheko aterpea jarriko du udalak. Teilatuaren egitura aldatu beharko da solairu osoan espazioa irabazteko. Lanak esleitzeko lehiaketa-deialdia egin du, 192.500 euroko aurrekontuarekin.
Azokan emanaldi bat egingo dute musikariek, eta amaieran txokolatea banatuko dute.
UEMAko teknikari Eneritz Albizuk eta Gari Goikoetxeak hitz egingo dute. Ostiralean, euskaldundu diren zaldibiarren testigantzak entzuteko solasaldia antolatu dute.