'Enurirekin elkarrizketa', ostiralean, Zeraingo plazan
Herri eskolako ikasleek Enara eta Zuri Goazeneko pertsonaiak gorpuzten dituzten Maria Redondo eta Aitziber Errazkin aktoreak elkarrizketatuko dituzte. Abenduaren 3ko herri bazkarirako izena eman daiteke dagoeneko, Mandion.
Zerainlabek antolatutako udazken kulturalaren barruan, ostiralean, Enurirekin elkarrizketa izango dute Zeraingo herri eskolako ikasleek. ETB1-en Goazen telesaileko pertsonaiak dira Zuri eta Enara, bat eginda, Enuri. Maria Redondo eta Aitziber Errazkin aktoreak izango dira Zeraingo plazan, 17:30ean. Ikasleek galderak egingo dizkiete, eta ondoren dantza egiteko eta kantatzeko aukera egongo da. Amaieran, argazkiak ateratzeko eta sinadurentzako tartea izango da. Eguraldi txarra egiten badu, elizan egingo da.
Abenduaren 3an amaituko da udazken kulturala. Euskararen eguna dela eta, Erribera beste herri bat da. Geuretik sortuak proiektuaren esperientzia hizpide hitzaldia egingo du Maialen Akizuk egun horretan, 12:00etan, Zeraingo elizan. Ondoren, herri bazkaria izango da, Mandio tabernan, Mikel eta Andoni trikitilariek alaituta eta Eneko Araiztegi bertsolariak lagunduta. Helduek entsalada eta oilasko errea jango dute, 21 euroan, eta haurrek kroketak eta xolomoa, 13 euroan. Mandio tabernan bertan eman daiteke izena bazkarirako, azaroaren 30a baino lehen.













