Seguran ziklo-kros proba antolatzeko laguntzaileak behar dituzte
Bilera egingo dute boluntarioekin hurrengo asteazkenean, hilak 30. Abenduaren 10ean jokatuko dira ziklo-kros lasterketak.
Segurako Txirrindulari Elkarteak ziklo-kros proba antolatu du abenduaren 10erako, eta antolaketa lanetan laguntzeko boluntarioak behar ditu.
Laguntzeko prest daudenekin bilera bat egingo dute hurrengo asteazkenean, hilak 30, 19:00etan, Kultur Etxean. Joan ezin dutenak zuzenean jarri daitezke harremanetan txirrindulari elkarteko kideekin.