Aiert Izagirre: "Ostatuan euskara lantzeko giro egokia dagoelako hartu dugu arigune izateko erabakia"
Herritarrek Zeraingo Ostatuan euskaraz lasai egin dezaketela jakin arren, kanpoko bezeroek Ostatua arigunea dela jakin dezaten pegatina jarria dute. «Nabari dena da euskaldunak ez direnak edo ikasten ari direnak euskaraz egiten ahalegintzen direla Euskaraldian».
Aiert Izagirre (Segura, 1977) da Ostatuko arduraduna 2019ko udaz geroztik. Horra iritsi aurretik, Donostiako Branka eta Lierniako Mujika jatetxeetan ibili izan zen lanean, eta hiru urte pasatxo daramatza Ostatuko arduradun gisa, bere sukaldaritza eginez eta Ostatuko filosofia berarekin, bertako, sasoiko eta elikagai freskoekin lanean.
Ostatuaren kudeaketa hartu eta gutxira, pandemiagatik ateak itxi behar izan zituen, baina ez zuen jarduna eten. Etxez etxe jaki prestatuak banatzeko aukera eskaini zuen. Behin pandemia pasata, berriz ere betiko martxan dabiltza lanean. Euskaraldiarekin bat egin dute, eta arigunea izango da Zeraingo Ostatua.
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.