Gaixotasun arrarodun haurrak dituzten familien bizi kalitatea hobetuko lukeen osasun, hezkuntza eta gizarte sistemen koordinazioan lanean dabil Inkluni ikerketa taldea, familien beharrak jendarteratzea eta haien inklusioa lortzea helburu.
Indarkeria matxista salatzeko giza katea egin dute Ordizian. Gizartearen konpromiso sozial aktiboagoa "beharrezkoa" dela azpimarratu dute
Bokazioz irakaslea dela aitortu du Joxerra Garziak, baina lan asko egindakoa da bai bertsolaritzan eta bai komunikabideetan. Erretiroa hartuta ere, ikastaroak eman eta eman ari da oraindik.
Espainiako inperialismo linguistikoak, demokrazia izeneko azken 40 urteotan, botere judizialaren bidez, euskara auzibidean jarri du etengabe, eta erreinuaren errainuan dauden epaitegietako zurezko mailuak astinduz gure hizkuntzaren aurrerabideari mailukada bat baino gehiago eman dizkio.
Herritarrek Zeraingo Ostatuan euskaraz lasai egin dezaketela jakin arren, kanpoko bezeroek Ostatua arigunea dela jakin dezaten pegatina jarria dute. «Nabari dena da euskaldunak ez direnak edo ikasten ari direnak euskaraz egiten ahalegintzen direla Euskaraldian».
Jatorrizko protokoloa 2012an sinatu zuten lau herrietako erakundeek, eta berrikuspena datorren astelehenean aurkeztuko dute Urretxun jendaurrean.
'Legazpiko bertsolaritza pausoz pauso' da lanaren izenburua, eta salgai jarri dute herriko liburu dendetan.
Asier Zabaleta ezkiotarrak zuzentzen duen Ertza konpainiak 'Otempodiz' emanaldia egingo du gaur, Ezkioko kaskoan. Mozambikeko bi dantzariren ikuskizuna da, hainbat estiloren fusioa.
'Sex sua' musikala (Elur etxea, 2022) ikusgai izango da Beasaingo Usurbe antzokian, asteartean, hilak 29, 20:15ean. Andoni Mutiloa luze eta zabal mintzatu da ikuskizunaz.
Lazkaoko kazetariak leuzemiarekin eta hezur-muinaren transplantearekin bizitakoa jaso zuen 'Imparable hasta la medula' elkartasun liburuan. Aurkezpenean hezur-muinaren donazioaz ere hitz egingo du.
Jose Ramon Agirre urretxuarrari asko gustatzen zaio bizikletan ibiltzea eta mendiko bizikleta mota gehienak probatu ditu. Bere bizitzan izan dituen bizikleta ia guztiak garajean gordeta ditu.
Gipuzkoan jarraitzaile gutxi ditu kulturismoak, baina bada lehiaketetan parte hartzen duenik. Jon Aranburu idiazabaldarra da horietako bat. Munduko Txapelketa jokatu berri dute Pragan, baina, lehiaren atarian, Aranburuk uko egin zion parte hartzeari.
Jon Maia bertsolari eta sortzaileak 'Kantu bat gara' ikuskizuna egingo du gaur, 20:30ean, Beasaingo Usurbe antzokian.
Garikoitz Mendizabalek, Aitor Furundarenak, Angel Unzuk eta Iñaki Telleriak osatzen dute laukotea.
Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak antolatutako Azaroan Zientziaroa zikloko azken hitzaldia izango da. Ohi bezala, Igartzako jauregian da hitzordua.